Indarkeria eta traumatismoak. Odol transfusio seguruak ezinbestekoak dira larrialdiko traumatologia artapenerako sistemetan. Transfusioei esker, hiltzen diren gaixoen kopurua edo ezinduta gelditzen direnena nabarmen murrizten da.

Kirurgia inbaditzailea. Transfusioak funtsezkoak dira ebakuntza inbaditzaile eta kirurgiko batzuetan, bihotz irekiko ebakuntzetan edo organoen transplanteetan.

Minbizia. Odol transfusioei esker, eta bereziki plaketa transfusioei esker, leuzemia, minbizia edo muineko aplasia duten gaixoen hilkortasun tasa nabarmen murriztu da. Izan ere, odoljarioek eragindako arazoak murriztu dira transfusioei esker. Bestalde, kimioterapia tratamenduen ondoren ere funtsezkoak dira transfusioak, bereziki hezur muina suntsitzen duten tratamenduen kasuan.

Odoljarioak eta anemia. Garrantzitsua da digestio aparatuko patologietarako eta obstetrizian. Baita anemia larrietarako ere. Eta beharrezkoa da, oro har, odoljarioetarako edo odolean globulu gorrien eskasia dagoenean.

LARRIALDIKO TRAUMATOLOGÍA

5.000.000 pertsona

hiltzen dira urtero indarkeriaren edo traumatismoen eraginez. Gainera, 5 urtetik 29 urtera bitarteko pertsonen artean, hildako gehien eragiten dituzten arrazoietan bigarrena eta traumatismo larri gehien eragiten dituzten arrazoietako bat zirkulazio istripuak dira.