Transplanteko kudeaketak

Ateratako hezur muinaren tratamendua. Hezur muina atera ondoren, gatzatzearen aurkako ingurune batean jartzen da, iragazi egiten da, eta beste tratamendurik behar ezean, zain barneko injekzio baten bidez sartzen da. Momentuan sartu ezin bada, izoztu egiten da eta iraunarazle bat gaineratzen zaio, erabili bitarte.

Emaile bateragarriaren bilaketa. Gaixo batek hezur muinaren transplantea behar duenean eta ahaide bateragarririk ez duenean, Hezur Muinaren Emaileen Espainiako Erregistroaren bitartez (REDMO) emaile egoki baten bilaketa abiatzen da, nazioarteko 12.500.000 boluntarioen artean. Zilbor-hesteko odola behar duten gaixoen kasuan, bilaketa erregistro beraren bitartez egiten da, mundu osoan gordeta dauden 329.000 unitateen artean.

Garraioa. Emaile bateragarria aurkitu ondoren, donazioa egiten da, boluntarioaren herrialdeko ospitale batean. Kudeaketez, aseguruez eta ateratzeaz ospitalea bera arduratzen da. Ondoren, produktua transplantea egingo duen ospitalera eramaten da; hots, gaixoa dagoen ospitalera. Espainian, bilaketarekin eta transplantearekin zerikusia duten gastu guztiak osasun sistema nazionalak ordaintzen ditu.