2025 abendua 15
Kontakizun baten izenburua irudi lezake, baina pertsona askoren errealitatea da. Hezur-muinaren transplante baten zain dauden pertsonak eta behar horretaz jabetu diren zein hezur-muin emaile potentzialen erregistro batean izena emanda dauden pertsonak.
Hezur-muina odolaren oso antzeko itxura duen ehun bat da, eta bertan zelula oso berezi batzuk (zelula pluripotentzialak) dabiltza, odol-zelula desberdinak eratzeko gai direnak.
Hezur-muina ematea konplexua, berezia eta oso beharrezkoa da odolarekin zerikusia duten gaixotasun asko tratatzeko. Bere konplexutasuna, gaixoen eta emaileen arteko bateragarritasuna, HLA (Giza Antigeno Leukozitarioak) sistemak ezartzen duelako ematen da. Sistema hau, AB0 sistemaren antzekoa da, baina leukozitoei eragiten die eta gure gorputzeko ia zelula guztietan dago.
Antigeno horiek erabiltzen ditu gure immunitate-sistemak norberarena eta besterena bereizteko, eta, hala, birusetatik eta bakterioetatik babesteko, osasuntsu egoteko. Azken batean, gure immunitate-sistemaren zati garrantzitsua da, eta hezur-muinaren transplanteak egiteko erabakigarria da.
HLA sistema “NAN genetiko moduko” bat da, pertsona batzuk beste batzuetatik oso desberdin egiten gaituena. Horregatik da hain zaila gaixo eta emaile bateragarriak aurkitzea, eta horregatik, aukera horiek areagotzeko hezur-muinaren emaile potentzialen nazioarteko erregistroak sortzen dira.
Hemen kopurua garrantzitsua da, eta zenbat eta pertsona gehiago informatuta eta emaile izan nahi dutela sinetsita egon, orduan eta aukera gehiago daude emaile bateragarriak aurkitzeko.
Eta zu bazina?
Egin zaitez hezur-muin emaile.