Boluntario bakoitzak bere kasua kontsulta dezan komeni da, izena eman aurretik. Kontuan hartu behar da, bestalde, ez dela komeni patologia jakin batzuk dituzten pertsonek hezur muina ematea, baina ez dagoela arazorik odol periferikoa emateko (eta alderantziz).
Gaixotasun baztertzaileak. Izena eman aurretik, emaile potentzial guztiek egiaztatu egin beharko dute honako gaixotasun hauetakoren bat ez dutela:
- Kontrolatu gabeko hipertentsio arteriala
- Intsulina-mendeko diabetes mellitusa
- Bihotz-hodietako, biriketako, gibeleko eta odoleko gaixotasunak, edo donazioan arrisku gehigarriak eragin ditzaketen gainerako patologiak.
- Tumore gaiztoak, gaixotasun hematologikoak edo gaixotasun autoimmuneak, hartzaileari kutsatzeko arriskua dagoelako.
- B edo C hepatitisaren birusa, HIESaren birusa edo beste eragile kutsakor batzuk (infekzioa).
- HIESaren arrisku faktoreak (antigorputzak, anti-GIB, positiboak, drogak zainetan barrena hartzea, sexu harremanak pertsona askorekin, bikotekideak aurreko ezaugarriren bat izatea, hemofilikoa edo hemofiliko baten bikotekide sexuala izatea, lesioak material kutsatuarekin -azkeneko urtean-).
- Odol-emaile gisa behin betiko baja eman izatea.
Kontraindikazioak odol periferikoaren aitzindarietan
- Begietako hanturen (iritisa, episkleritisa) edo fibromialgiaren aurrekariak izatea
- Zainetako tronbosi sakonaren edo biriketako enboliaren aurrekariak edo arrisku faktoreak izatea.
- Tratamendu litiodunak.
- Plaketa kopurua balio normaletik behera egotea (<150.000/cm3)
Behin-behineko kontraindikazioak
- Haurdunaldia. Erditu ondoren eta edoskitzaroa amaitu ondoren emaile izan daiteke.
- Gatzatzearen kontrako tratamenduak (aspirina, dipiridamol edo antzekoak), iraupenaren arabera.
- Beste batzuk. Gizentasun morbidoa, lepoko edo bizkarrezurreko malformazioak, alergia anestesiari eta familiako entzima eskasia.