Historiako lehenengo transfusio saiakerek porrot egin zuten, emailearen eta hartzailearen arteko odol bateraezintasuna zela-eta. Baina XX. mendearen hasieran, Karl Landsteiner austriar fisikariak aurkikuntza bat egin zuen: hainbat odol talde daudela eta odol talde desberdineko pertsonen artean ezin dela transfusiorik egin. Karl Landsteinerrek berak ezarri zituen ABO (1901) eta Rh (1941) sistemak, beste kide batzuekin batera, eta ondorioz, transfusioak arrakasta izaten hasi ziren. Landsteinerrek Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 1930ean.
ABO sistema
Lau odol talde daude, A, B, AB eta O, globulu gorrien azalean egoten diren substantzia batzuen arabera (proteinak-antigenoak).
Rh sistema
Pertsona gehienek (%82k) RH faktorea edo D Antigenoa dute globulu gorrietan, eta pertsonok Rh positiboa dutela esaten da. Gainerakoek, berriz, Rh negatiboa dutela esaten da.
