Plasma
Likido garden eta horixka da.
Osagaiak: Ura (%90), eta bitaminak, antigorputzak, proteinak, gatzatze faktoreak, hormonak, karbohidratoak...
Garraio funtzioa: zelulak, elikagaiak, hondakinak, hormonak…
Erregulazio funtzioa: tenperatura, presio osmotikoa, oreka ionikoa…
Gatzatze funtzioa: odol hodia hausten denean
Globulu gorriak
Hemoglobina dute, eta horrexegatik du odolak kolore gorria.
Osagaiak: Nukleorik gabeko zelulak dira.
Arnasketa funtzioa: Oxigenoa garraiatzen dute, biriketatik ehunetara, eta ehunetatik biriketara, berriz, karbono dioxidoa garraiatzen dute, arnasketaren bidez gorputzetik kanporatzeko.
Kantitatea: 4- 6 milioi/mm3
Bizitza: 4 hilabete, batez beste
Globulu zuriak
Zelula nukleodunak dira.
Motak: Neutrofiloak, basofiloak, eosinofiloak, linfozitoak eta monozitoak.
Immunitate funtzioa: Patogenoak harrapatzen eta suntsitzen dituzte eta antigorputzak egiten dituzte.
Bizitza: Batzuek oso bizitza laburra dute, 24 ordu baino gutxiagokoa.
Kantitatea: 4.300-10.000/mm3.
Plaketak
Ez dira zelula osoak, baizik eta beste zelula batzuetako zitoplasma zati txikiak.
Odoljarioen kontrako funtzioa: Odol hodi bateko pareta hausten denean, plaketak berehala paretari atxikitzen zaizkio, odoljarioa eteteko, eta behin betiko koagulua osatzeko denbora ematen dute.
Bizitza: 7-10 egun, batez beste.
Kantitatea: 150.000-400.000/mm3.