Informazioa eta baimena. Hasteko, odol-emaileen zerrendan ez onartzeko arrazoiei buruzko galdera sorta berrikusten da, eta odola ateratzeko eta ateratako odola erabiltzeko baimena sinatzen da.
Hemoglobina eta tentsioa. Emaileari hatz bateko mamia ziztatu eta odol tanta bat ateratzen zaio, hemoglobina kantitate egokia duela egiaztatzeko. Ondoren, odola ateratzeko gelan, tentsioa hartzen zaio eta bihotz taupaden maiztasuna neurtzen zaio.
7-10 minutu
odol emariaren arabera
Poltsak. Zain bat ziztatzen da, beso batean, eta xiringa muturra jarri ondoren, odola ateratzen hasten da. Balantza batekin, neurketa sistema baten bidez, 450 ml odol atera daitezen kontrolatzen da. Emaileak ukabila itxiz eta irekiz laguntzen du.
Tutuak. Gainera, beste 50 ml odol ateratzen dira, lau tututan. Odol horrekin analisiak egiten dira, odol-ematearen segurtasuna bermatzeko.
45-70 minutu
atera nahi den osagaiaren eta emailearen ezaugarrien arabera.
Prozesua. Ateratako odola makina zentrifugo batean sartzen da, osagaiak bereizten dira, eta nahi diren osagaiak hartu ondoren, gainerako odola emaileari itzultzen zaio, antikoagulatzaile pixka batekin batera.
Proba gehigarriak. Lehenengo odol-ematean eta sei odol-ematetan behin proteinak analizatzen dira eta proteinograma bat egiten da (albumina eta globulinak). Gainera, gatzatze probak egiten dira.