Likidoak. Odola eman osteko 24-48 orduetan likido gehiago edan dadin gomendatzen da.
Ariketa fisikoa. Odola eman ostean, 5 orduz, ez da komenigarria ariketa nekagarriak egitea edo odola atera den besoarekin pisu handiko gauzak hartzea edo bultzatzea, batez ere bero dagoenean.
Tabakoa eta alkohola. Odola eman ondoren ez da komenigarria erretzea edo alkohola edatea.
Gidatzea. Lanbide edo zaletasun arriskutsuren bat duten pertsonen kasuan, gutxienez 12 ordu igaro beharko dute emailea lanera bueltatu aurretik edo gogoko dituen zaletasun arriskutsuetan egunero aritu aurretik (adibidez, zerbitzu publikoetako gidariak, eraikuntzako langileak, alpinistak…).
Apositua eta odol jarioa. Apositua kendu ondoren odoljarioak jarraitzen badu, presioa egin ezazu ziztada egin dizuten lekuan eta goratu besoa 5 minutuz. Azalaren azpian ubeldua edo odoljarioa baduzu, eremua hoztu eta berotu ezazu, behin eta berriz. Apositua lau ordura kendu behar da.
Zalantzak. Odol-ematearen ondoren emailea ondoezik sentitzea arraroa da, baina zorabiatuta bazaude, etzan zaitez, zure onera itzuli bitarte. Odol-emateari buruzko galderak badituzu edo ezusteko arazorik baduzu, dei ezazu odol-ematea egin duzun zentrora.