Legez araututa. Odola ematea erraza da, ia ez du minik egiten, eta sendagileen kontrolpean egiten da. Gainera, odol-ematea segurua da, eta emaileari zein hartzaileari kalterik egingo ez zaiela bermatuta egiten da. Odol-emateak 1088/2005 Errege Dekretuak arautzen ditu.
Lehenengo bisita. Nafarroan, lehenengo bisitaren helburuak honako hauek izaten dira: emaile potentzialei odol-ematearekin zerikusia duten alderdi guztiei buruzko informazioa ematea, emaile potentzialek beharrezko baldintzak betetzen ote dituzten aztertzeko datuak biltzea, eta ongi informatutako odol-emaile osasuntsuek eta arduratsuek osatutako talde fidel bat sortzea ahalbidetuko duen konfiantza giroa sortzea.
1
DATUAK
Emaile zenbakia egokitzen da, datu pertsonalak hartzen dira, eta odol-emateari buruz informazioa ematen da.
2
HISTORIA KLINIKOA
Galdera sorta bat egiten da, odol-emaile izateko eragozpenik eta odol-ematearen segurtasunerako arriskurik ez dagoela egiaztatzeko.
3
LAGINA
Lau lagin ateratzen dira, odol taldea zehazteko, hemograma bat egiteko, serologia proba bat egiteko, eta antigorputz irregularren zenbaketa egiteko. Aferesi bidezko odol-emateetan gatzatze proba, proteinograma, eta immunoglobulinen proba ere egiten dira.
4
ALTA
Emaile potentzialei posta arruntez jakinarazten zaie emaile gisa onartu dituzten ala ez.