Hezur muinaren eginkizun nagusia hematopoiesia da; hau da, odoleko hiru zelula motak sortzea: globulu gorriak edo hematiak, globulu zuriak edo leukozitoak, eta plaketak. Guztiak hezurren baitan egoten den zelula aitzindari beretik sortzen dira (zelula amak edo aitzindari hematopoietikoak), zelulon zatiketaren eta garapenaren bidez. Zelulok berez berritzeko eta desberdintzeko gaitasuna dute; izan ere, zelula helduen serie bat edo gehiago sortzeko gai dira.
Ateratzeko erreza da. Esekiduran dauden zelulek osatutako ehuna izanik, erraza da xiringa batez ateratzea. Gainera, transplantatzea ere erraza da.
Egokikortasuna. Hezur muineko zelula amak gai dira hezur muineko mikro-ingurunearen antzeko inguruneetan mota guztietako zelulakumeak sortzen jarraitzeko (kultura berezietan edo beste pertsona baten hezur muinean).

5.000 ml odol

4.000 neutrofito/ml

Egun 1=10.000.000.000 neutrofito berri