Hezur muina: Noiz dago gaixo

Odoleko zelulen ekoizpena neurriz gainekoa, neurriz azpikoa edo anomaloa denean, hezur muineko transplante baten bidez baino osatu ezin diren gaixotasunak agertzen dira. Besteak beste, odolean eta sistema linfatikoan eragina duten minbizi motak azpimarra daitezke.

Leuzemia. Odoleko zelula heldugabeen gehiegizko ekoizpenaren ondorioz sortzen diren tumoreak dira. Pertsona batzuengan, ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, hezur muinaren ekoizpena desorekatu egiten da, eta beren funtzio arruntak betetzeko gai ez diren zelula heldugabeak metatu egiten dira, hasteko hezur muinean, eta ondoren odolean.

Linfoma. Linfozitoen eginkizun nagusia gorputza babestea da (immunitatea). Linfomak linfozitoetako tumoreak dira, eta oro har gongoiletan (kanpoko infekzio-eragileen aurkako babesak) eta gorputzaren kanpoaldearekin kontaktuan dauden ehunetan (digestio hodia, birikak edo azala, adibidez) garatzen dira. Kontrolik gabe hazten dira, eta alboko gongoiletara hedatzen dira; hala, gongoilak hazi egiten dira eta gertu dauden organoak estutzen edo suntsitzen dituzte.

HEZUR MUINA, KIMIOTERAPIAREN ONDOREN BERRINDARTZEKO

Minbizia duen gaixo batek kimioterapia edo erradioterapia dosi handiak jaso dituenean, hezur muina suntsitzen da. Gaixoa hezur muinaren ekoizpen faltaren ondorioz hil dadin saihesteko, emaile baten zelula aitzindari osasuntsuak transplantatzen zaizkio, suntsitutako hezur muina berritzeko. Para evitar que el enfermo muera por la falta de producción medular, se le administra una cantidad suficiente de células progenitoras que repueblan su médula destruida.