Hezur muina: Bateragarritasuna

Hezur muineko transplanteak egiteko oztopo nagusia ehun bateragarriak aurkitzeko zailtasuna da. Gaixoaren gorputzak transplantatutako odol zelula osasuntsuak onartuko baditu, beharrezkoa da emailearen ehuna gaixoaren ehunaren antzekoa izatea. Hala ote den egiaztatzeko, nahikoa da odol-ateratze arrunt bat egitea.

HLA proba. Antzekotasunik ba ote dagoen detektatzeko, giza antigeno leukozitarioaren (HLA) analisia egiten da; hain zuzen ere, leukozitoen azalean egoten diren proteinak identifikatzen dira. Pertsona bakoitzak proteina espezifikoak batzuk izaten ditu eta ondoretasunez jasotzen dira, amarengandik eta aitarengandik.

Arraza eta jatorri etnikoa. Ehun motak ondoretasunez jasotzen dira, eta ondorioz, gaixo dagoen pertsona bat arraza edo jatorri etniko bereko pertsonekin bateragarria izateko aukera handiagoa da.

Nazioarteko erregistroa. Ehun bateragarriak aurkitzeko zailtasuna dela-eta, hezur muina emateko egokiak diren boluntarioak behar bezala erregistratzen dira, herrialdeak eta beharrizanak lotzen dituen sistema bateko hautagai gisa.

75%

%75: lau gaixotik hiruk ez dute emaile bateragarririk izaten beren familian.

1/70.000

1/70.000: bateragarritasun probabilitatea, ahaidetasun harremanik ez duten emaileen eta hartzaileen artean.

163

163: 2007an hezur muinaren 163 transplante egin ziren Espainian, ahaidetasun harremanik gabeko pertsonen artean.