Zelula amak: Emaile gisa izena ematea

Hezur muina emateko beharrezkoa da emailea bateragarria izatea hezur muina behar duen gaixoarekin. Ordura arte, hasierako urratsak baino ez dira egiten.

1

DATUAK HARTZEA
Nafarroako Odol Transfusioen Zentroan (Odol Bankua) zure osasun egoerari buruzko galdera klinikoak egingo dizkizute eta baimen informatuaren orria sinatuko duzu.

2

ANALISIA
Odol lagin bat aterako dizute, zure osasun datuak osatzeko (odol taldea, Rh-a, HLA eta serologia).

3

EMAILEEN ERREGISTROA
Hezur muinaren emaile izan zaitezkeela egiaztatu ondoren, zure datuak Hezur Muinaren Emaileen Espainiako Erregistroan sartuko dira, eta automatikoki, baita nazioarteko erregistroan ere, mundu osoko emaile potentzialak biltzen dituen erregistroan.

440
Nafarroan 440 lagunek eman zuten hezur muina 2007an. Emaileen erregistroan izena emanda dauden boluntarioak 2.620 dira.