Hezur muina: Zer da eta zer ez da

Hezur muinak odoleko zelulak sortzen ditu. Hezur muina hezur habexka eta gantz artean esekiduran dauden zelulek osatutako ehuna da, eta hezurren barrunbeetan egoten da. Zeluloi aitzindari hematopoietiko ere esaten zaie, odoleko zelula heldu guztiak bertatik sortzen direlako (globulu gorriak, globulu zuriak, eta plaketak).

Hezur muina eta bizkarrezur muina ez dira gauza bera. Nerbio sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur muinak osatuta dago. Organo horiek garezurrean eta bizkarrezurrean daude, hurrenez hurren, eta ondorioz, ongi babestuta daude. Honako zeregin hau dute: nerbioetako informazioa interpretatzea eta erantzunak agintzea

Hezur muina eta zelula amak