Historia: Odol-ematearen historia

Ezagutzen den lehenengo odol transfusioa.
Inocencio VII. Aita Santua gaixotu zen eta hiru umeren odola jarri zioten, ahotik. Umeak hil ziren eta pontifizea ez zen sendatu, zendu zen ere.

1492

Odolaren zirkulazioa. William Harvey zientzialari ingelesak deskubritzen du.

1628

Animalietatik gizakietara. Jean Baptiste Denisek Frantzian eta Richard Lowerek Ingalaterran, bakoitzak bere aldetik, animalietatik gizakietara egindako transfusioak dokumentatzen dituzte. Emaitza txarrak ikusita, debekatzen dira.

1667

Arrakastaz egindako lehenengo transfusioak. James Blundell obstetrizian aditu britainiarrak, erditze eta geroko hemorragiak tratatzeko burutzen ditu.  Baliabideen prekarietatea eta koagulazioa dela-eta, oraindik ere praktika arriskutsua da oso.

1818

Antiseptikoak. Joseph Lister kirurgialari ingelesak transfusioetan infekzioak kontrolatzeko antiseptikoak erabiltzen ditu.

1867

Odol taldeak. Karl Landsteinerek, pertsonek odol mota ezberdinak ditugula deskubritzen du; hortaz, odol talde ezberdinetako pertsonen arteko  transfusioak bateragarriak ez direla ondorioztatzen du. 1901ean ABO delako sistema deskribatzen du eta 1940an, RH sistema.
Emaile Unibertsala.
Hartzaile Unibertsala.

1900

Antikoagulanteak. Hainbat zientzialariek zitrato sodikoa erabiliz odola kontserbatzea lortzen dute, koagulazioa ekidinez. Aurkikuntza honi esker, I. Munduko Gerran, bataila zelaietara odola eramatea posible izan zen.

1914

Emaileen bankuak. Odol hornikuntza arazoa ekiditeko, Londreseko Gurutze Gorriak munduko odol-emaileen lehenengo udal entitatea sortzen du. Doaneko zerbitzua, emailea nahiz ospitalearentzako.

1921

Odol-emateak Espainian. Lehenengoak transfusio beharrari lotuak datoz. Elósegui doktoreak hainbat transfusio burutu zituen Gerra Zibilean.

1936

Zatikapena. Edwin Cohn, Harvardeko Medikuntza Eskolako kimika biologikoa irakasleak, plasma bere osagai eta produktuetan zatikatzeko prozesua garatzen du. 

1940

Lehenengo zerbitzua Nafarroan. 'Nafarroako Odol Transfusioetarako Zerbitzu Iraunkorra' sortzen da, Lucea doktorearen zuzendaritzapean. Pilar Seriola eta Julia Bayona erizainekin batera, zerbitzuaren lehenengo transfusioa burutzen dute Tafallan.

1947

Plaketak eta minbizia. Plaketen kontzentratuek minbizia duten erietan, hemorragiak direla-eta ematen den hilkortasuna murrizten laguntzen dutela onartzen da. 

1961

Borondatezko ematea. Odol bankuek erabat borondatean oinarritzen diren emate sistematara bideratzen dute euren lana.

1970

Transfusioaren garaia medikuntzan. Ospitalek eta odol bankuek garai berri hau zabaltzen dute osagaien terapiaren handitzeari esker, koagulazioaren desordenentzako produktuei esker eta inmunologia arazoetan plasma erabiltzen hasi izanari esker.

1980's

Globulu gorrien bizitza. Aditibo edo gehigarrietan oinarritutako soluzioek pilatutako hematieak 42 egunez ere irauteko aukera ematen dute.

1983

Hartutako Inmuno Eskasia. GIB (Giza Inmuno-Eskasiaren Birusa) HIESaren eragile gisa identifikatzen da.

1984

GIB delakoa detektatzen duten Testak. Froga hauek garatzen dira eta odol bankuetan egiten hasten dira, odol-emate prozesua babesteko.

1985