Elkartea: Nortzuk gara

Pertsonak. milaka eta milaka gara, Nafarroan odol-ematearekin konprometituak garenak,  ADONA osatzen dugun pertsonak. Elkartea kudeatzen duten profesionalak, 10 Zuzendaritza Batzordekide, foru geografia osoan gure lana sustatzen duten 77 ordezkari, 39.800 izena eman duten odol-emaile eta 28.000 aktiboan dauden odol-emaile.

Ororen iritzia. Adona osatzen dugunok odol-ematea, maila guztietan partaide izan daitekeen ekintza sozialtzat hartzen dugu eta, batez ere, oso jokabide zintzoa dela uste dugu, biziak salbatu edo gaixo askoren osasun egoera hobetzen baitu. 1957an Elkartea jaio zenetik orain arte gure bizitzaren funtsa berdina izan da: odol-ematea sustatu eta proiektu tinko eta iraunkorra lortu non odola behardunen, odol-emaile direnen eta izan litezkeenen bideak topatu daitezen.

Ekintzak. Emailearen eguna ospatzen dugu. Sariak ematen ditugu odol-emaileen fideltasunaren seinale. Ospakizunak antolatzen ditugu elkartzen gaituen lotura solidarioa indartzeko. Odol-ematea sustatzen dugu geureganatze eta prestakuntza kanpainen bidez. Emaileen elkartean afiliatzea kudeatzen dugu. Odol-emateari buruz argibideak zabaltzen ditugu.

30.440
odol-emate Nafarroan 2008an

700
2008an 700 medula-emaile baino gehiago izan ziren batetik, Adonak eta Nafarcok antolatutako kanpanei esker eta bestetik, Domezain familiak eta Adonak antolatutakoari esker