Albisteak

“Aurkitu pertsonaia ospetsua” Lehiaketako oinarriak

2011ko irailaren 20

Helburua: Aurkitu Adona Elkartearen kanpaina sustatzen duten pertsonaia ospetsuetako bat Iruñerriko markesinetako batean, eta atera ezazu argazki bat haren ondoan, irudian zuek biok agertzeko (Andrés Iniesta, Xavi Hernández, Carlos Moyá, Carolina Cerezuela, Edurne Pasabán). 




    “Aurkitu pertsonaia ospetsua” Lehiaketako oinarriak

    Helburua: Aurkitu Adona Elkartearen kanpaina sustatzen duten pertsonaia ospetsuetako bat Iruñerriko markesinetako batean, eta atera ezazu argazki bat haren ondoan, irudian zuek biok agertzeko (Andrés Iniesta, Xavi Hernández, Carlos Moyá, Carolina Cerezuela, Edurne Pasabán).

    1. Parte-hartzaileak: adin guztietako jendea.
    2. Hizkuntza: euskara edota gaztelania.
    3. Modalitate bakarra: koloretako argazkia edo zuri-beltzean.
    4. Argazkiekin batera azalpen-testu bat aurkeztu beharko da, argazkia aurkitu den markesinako helbide zehatza adierazteko eta parte-hartzailearen datuak emateko: izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoa (halakorik badu). Dokumentua Word formatuan edo beste testu-editore batean bidali beharko da.
    5. Irudiak bidaltzeko epea 2011ko irailaren 19an hasi eta urriaren 11ko 00:00etan bukatuko da.
    6. Ez da lehiaketan onartuko epetik kanpo aurkezten den inolako artxiborik, ezta, oro har, oinarriotan adierazita dauden baldintzak betetzen ez dituen irudirik ere.   
    7. Egileek gehienez ere argazki bakarra aurkeztu beharko dute.
    8. Lehiaketak sari bakar bat ematea aurreikusia du; hots, Adonako iPod sedigrafiatu bat. Antolaketak beretzat gordea du saria eman gabe uzteko eskubidea.   
    9. Irabazlea zozketa bidez aukeratuko da parte-hartzaile guztien artean.
    10. Lehiaketan aurkezten diren irudi guztiak Adonako webgunean jarriko dira ikusgai, bai eta Elkartearen Facebook profilean ere.
    11. Sariak 2011ko urriaren 17an iragarriko dira, goizeko 11etan, bai Adonako egoitzan, bai www.adona.es webgunean, bai eta Adona Elkartearen Facebook profilean ere: www.facebook.com/adonanavarra. 

      • Para más información:
        T 848 422 490
        Mail info@adona.es

        MODO DE ENVIO: Puedes enviar la información a info@adona.es

        Obligatorio cumplimentar todos los campos (nombre y apellidos del autor/a, domicilio, número de teléfono y correo electrónico), que quedarán archivados en una base de datos a la que sólo tendrá acceso el/la Secretario/a del certamen.